XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Animaliak

Gogoratu ezagutzen dituzun animaliak: otsoa, oiloa, urtxintxa, eulia.

Ez dute antzik, baina guztiak datoz bat hiru gauzatan:

- Animalia guztiak elikatzen dira.

Hau nutrizio-funtzioa da.

- Animalia guztiek dituzte ondorengoak; handi egiten direnean aitaren eta amaren antza hartzen duten umeak dituzte.

Hau ugalketa-funtzioa da.

- Animalia guztiak mugitzen dira eta harremanak dituzte beren inguruko gauzekin.

Horregatik, ihes egiten dute, beste animalia batzuekin harremanak dituzte, eraso egiten dute, babestu egiten dira.

Beren inguruan gertatzen denari buruzko beste erantzun asko dituzte.

Hau harreman-funtzioa da.

Baina euliek, otsoek, oiloek eta bestelako animaliek funtzio hauek ez dituzte era berean betetzen.

Pertsonak ere animalien multzokoak gara eta, ondorioz, geu ere elikatu egiten gara, ugaldu egiten gara eta harremanak ditugu.

Geroago ikusiko dugunez, landareek ere hiru funtziook betetzen dituzte.

Liburu honetan animaliek eta landareek elikatzeko era asko dituztela eta organoak beren nutrizio-motara moldatu dituztela ikasiko duzu.

Zeintzuk dira izaki bizidunek betetzen dituzten hiru funtzioak?

Esan hiru animaliaren izenak eta zer jaten duten.

Pertsonak animalien multzokoak gara?

Zer jaten dugu?

Nola ugaltzen gara?

Aipatu gure harreman-funtzioa betetzeko beste era batzuk.

Behiak belar jaten.

Katu-umaldia.

Otsoak aiurika.